R&S Physio
Fisioterapia Kontsulta
BIENESTAR
Ongi etorri R&S Physiora
R&S Physion zure ongizate fisiko eta emozionala zaintzeaz arduratzen gara. Gure konpromisoa errespetuan, arreta pertsonalizatuan eta komunikazio eraginkorrean oinarritzen da.
Hemen, zure prozesuan; entzuna izan, ulermena eta lasaitasuna eskainiko dizun esremu bat aurkituko duzu.
- Arreta pertsonalizatua
- Ingurune lasaigarria
- Komunikazio irekia

“Fisioterapia farmakologiaz kanpoko alternatiba terapeutikoa eskaintzen duen osasun diziplina da, kasu askotan gaitz akutu eta kroniko askoren sintomak arintzen laguntzen duena.”
“Fisioterapeutak era askotako soluzioak eskainI ditzake zure osasun arazoei aurre egiteko; une oro segurtasuna, fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatuz.”
COFPV.ORG
ZURE BEHARRETARA EGOKITZEN GARA
Zerbitzu nabarmenenak
R&S Physio-ri buruz
Arreta Pertsonalizatua
Giro Lasaigarria
Eguneroko Metodoak
Komunikazio Irekia

R&S Physio-n, gure ikuspegi gizatiarra eta pertsonalizatua da bereizten gaituena. Ez dugu epaitzen, entzute aktiboa eskaintzen dugu eta zure erosotasuna lehenesten dugu. Komunikazio irekian sinesten dugu, eta zure sendatze-prozesuaren parte sentitzea ezinbestekoa dela uste dugu.
- Errespetua: Ez dugu inor epaitzen; pertsona bakoitza bakarra da eta duintasunez tratatua izatea merezi du.
- Arreta eta Entzutea: Entzute aktiboa eta arreta pertsonalizatua eskaintzen ditugu.
- Ulermena eta Adeitasuna: Ongi etorria eta ulertua sentitzea nahi dugu.
- Komunikazioa: Zure tratamenduaren urrats bakoitza argi azaltzen dugu eta zurekin adosten dugu.
- Erosotasuna: Gure tratamendu-saioak ahalik eta erosoenak izatea bilatzen dugu; fisioterapia tratamendu batek ez du zertan min eman.