Puntzio lehorra

MSM, minaren sindrome miofaszialaren tratamendu teknika bat da.
Puntzio lehoora min miofaszialaren sindromea tratatzeko erabiltzen den teknika terapeutiko inbaditzailea da, zeinak; puntu miofaszialen zeinu eta sintomak tratatzerako garaian 2 fase dituen.
2021eko udaberrian Travell eta Simons adituekin 100 orduko formakuntza intentsibo batean ikasitako teknika honek akupuntura moduko orratz finak erabiltzen ditu puntu kako miofaszialak tratatzeko.
Kako puntu miofasziala, gihar batek eduki dezakeen banda gogor batean aurki dezakegun foku hiperirritagarria. Puntuen presioak eta beste estimulu mekaniko batzuk, mina berpistu dezakete; baita mugirkortasun eta funtzionaltasun arazoak ere.
Lehen fasean, puntzio lehorraren bidez puntu hauetan pilatutako tentsioa askatzen dugu, mina gutxitzeko eta tratatu beharreko segmentuaren funtzionaltasuna berreskuratzeko helburuarekin, orratza sartuz eta teknika desberdinak aplikatuz (Hong, Baldry, Suitzarra, pointerra etab.). Orratza kako puntuan sartzeak tokiko espasmo erantzuna eragiten du, puntua desaktibatuz eta sintomak arinduz. Bigarrenean, KPM hauek sortu eta betikotzen dituzten faktoreak, pazienteen heziketaren bidez; minari buruzko heziketa, jarduera fisikoa eta beste alderdi batzuei buruz.
Teknika hau bereziki erabilgarria da min miofaszialaren sindromea eta mugikortasun mugak dituzten pazienteentzat. Minimoki inbaditzailea den teknika izaki, puntzio lehorrak bapateko arindua eskaini dezake eta bizi kalitatea hobetu gihar arazo hauek jasaten dituzten pertsonei.
Maiz egiten diren galderak
Zer da puntzio lehorra eta nola funtzionatzen du?
Puntzio lehorrea, muskuluetako eremu hiperirritagarriak diren kako puntu miofaszialak (KPM) tratatzeko orratz finak erabiltzen dituen teknika terapeutikoa da.Orratza kako puntuan sartzeak tokiko espasmo erantzun bat eragiten du, puntua desaktibatuz, mina murriztuz eta muskulu funtzioa hobetuz.
Mingarria al da orratz lehorra egitea?
Puntzio lehorrean sentsazioa alda daiteke. Pertsona batzuek ondoez arina edo ziztada apur bat izaten dute orratza sartzean. Tokiko espasmoaren erantzunak aldi baterako karranpa sentsazioa sor dezake. Hala ere, ondoeza laburra izan ohi da eta tratamenduaren onurak hasierako ondoeza hau baino handiagoak dira.
Zenbat denbora behar da puntzio lehorraren onurak nabaritzeko?
Puntzio lehorraren onurak banakoaren eta kako puntuen larritasunaren arabera alda daitezke. Paziente batzuk berehalako arintzea nabari dute eta mugikortasuna hobetzen dute. Kasu batzuetan berriz, hainbat saio behar izaten dira emaitza optimoak lortzeko.Hobekuntza nabarmena tratamenduaren ondorengo lehen 24 eta 48 orduetan ikusten da normalean.
Norentzat da onuragarria puntzio lehorra?
Puntzio lehorra onuragarria da giharretako mina, kako puntu aktiboak edo ezkutuak zein mugikortasun mugak dituzten pertsonentzat. Tratamendu aukera eraginkorra da kirolarientzat, lan fisiko astunak dituzten pertsonentzat eta min miofasziala jasaten duen edozein pertsonarentzat.
- Saioaren iraupena : 30 min
Beste zerbitzu batzuk

Masaje Terapeutico
Alivio del dolor y preparación de tejidos.

Masaje Relajante
Escapa del estrés con nuestro tratamiento integral.

Criomasaje
Recuperación eficiente con terapia de frío.