Fisioterapia

Gure fisioterapia kontsultan, tratamendua hasi aurretik, zure behar espezifikoak ulertzeko ebaluazio eta diagnostiko sakon bat eskaintzen dugu.
Garrantzitsua da azpimarratzea guregana etortzen direnak ez ditugula bezero edo paziente gisa hartzen, baizik eta pertsona gisa. Erabiltzaile bakoitza bakarra da eta ikuspegi pertsonalizatua merezi du. Horretarako, emandako historia medikoaz gain, fisioterapia balorazio eta diagnostiko zehatza egiten dugu. Behin prozesu hau amaituta, helburuak elkarrekin ezartzen ditugu eta ekintza-plana diseinatzen dugu.
TRATAMENDUAK
- Kirol lesioak: bihurdurak, pubalgia, luxazioak, PGM, tendinopatia, etab.
- Bizkarreko arazoak: lepoko mina, lunbarretako mina
- Sorbaldako arazoak: mina, hantura, tendinopatia.
- Belauneko arazoak: mina, tendinopatia, bursitis, lotailu eta menisko lesioak.
- Traumatismoak: auto istripuak, kolpeak, erorketak, etab.
- Mina eta kinesifobia
Zer barne hartzen du fisioterapia saioak?
Fisioterapia saioak hasierako ebaluazioa egiten du zure behar zehatzak ulertzeko, eta ondoren diagnostikoa eta tratamendu plan pertsonalizatua garatzen dira. Zure beharren arabera, tratamenduak eskuzko teknikak, ariketa terapeutikoak, puntzio lehorra, masajea eta beste metodo batzuk izan ditzake.
Fisioterapia tratamendua mingarria al da?
Terapia fisikoaren tratamenduak ez du zertan mingarria izan behar. Teknika batzuek momentuko ondoeza sor dezaketen arren, fisioterapiako tratmenduak ez dute minik eman behar.
Kontsultan dugun pertsona tratamenduan zehar ahalik eta erosoen egotea da gure hleburua, horretarako terapeutarekin komunikazio ona izatea funtsezkoa da tratamenduaren intentsitatea zuk sentitzen duzuanren arabera egokitzeko.
Zenbat fisioterapia saio beharko ditut?
Beharrezko saio kopurua aldatu egiten da egoeraren eta pazientearen tratamenduari emandako erantzunaren arabera. Hasierako ebaluazioaren ondoren, fisioterapeutak zure berhabiltze helburuak lortzeko beharrezkoak izan daitezkeen saio kopurua kalkulatu ahal izango du.
- Saioaren iraupena : 60 min
Beste zerbitzu batzuk

Masaje Terapeutico
Alivio del dolor y preparación de tejidos.

Masaje Relajante
Escapa del estrés con nuestro tratamiento integral.

Criomasaje
Recuperación eficiente con terapia de frío.