¿Nor naiz ni?
Gaizka Balerdi
Gaizka Balerdi naiz eta fisioterapeuta naiz.

Viceko Unibertsitatean egin nituen fisioterapia ikasketak eta 2007az geroztik fisioterapian diplomatua naiz.Nerabezaroan errugbi jokalaria izan nintzen, hau izan zen fisioterapia ikastera eraman ninduen arrazoia.Ikasketak amaitu nituenetik kirol arloarekin erlazionatuta nago, Ordizia Rugby Elkartean fisioterapeuta lanetan hasi nintzen, maila txikienetatik Ohorezko Mailan lehiatzen den gizonezkoen lehen talderainoko jokalariekin esperientzia hartuz.
Ordizia Rugby Elkartean amaitu aurretik Errealeko ateak zabaltzea lortu nuen eta 2010etik 2023ra elite egitura duen futbol talde batean lan egiteko aukera izan dut.
Etapa luze honetan kategoria guztiekin lan egiteko aukera izan dut, 12 irtez azpiko haurretatik hasi eta lehen talde profesionaleraino; bai gizonezkoen zein emakumezkoen esparruan.
Ezin ditut ahaztu Oiartzun Kirol Elkartean izan nituen urteak ere, futbolaren bi aldeak probatzeko zortea izan nuen bertan. Alde batetik, Iberdrola Ligara igoera lortzea, bi denboraldiz bertan lehiatzeko aukera eta ondorengo jaitsiera.
Gaur egun nire jatorriko kirolera itzuli naiz eta Hernani elkarteko errugbi klubeko fisioterapeuta naiz.
Kirol diziplina ez da izan pertsona eta profesional gisa nire garapenean lagundu eta irakatsi didan arlo bakarra. Garun paralisia, loaren nahasmendua duten erabiltzaileekin eta Osakidetzarekin lan egiteko aukera ere izan dut.